Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Ganba kurruskariak mango saltsarekin
18:43
Osagaiak
  • --Ganbak, 8 ale
  • --Arrautza bat
  • --150 g Koko birrindu
  • --Mango erdi bat
  • --Lima erdi bat
  • --Oliba olio birjina
  • --Gatza
  • --Piperbeltz-beltza
  • --Ekilore olio frijitzeko
Prestaketa

Gonbidatua: Eneko Berasaluze, egurrezko etxetxoak egiten dituen Kabanak enpresako kidea

NOLA EGIN?

- Ganbak zuritu.

- Mangoa zatitu eta kazola batean bota.

- Lima-zukua gehitu eta dena erregosi.

- Ganbei hestea kendu eta labanarekin markak egin frijitzerako orduan ez txikiagotzeko.

- Gatz puntua eman.

- Arrautza bat irabiatu eta ganbak bertatik pasa lehenengo eta ondoren koko birrindutik.

- Mango erregosia birrindu.

- Kazola batean olioa berotzen jarri eta ganbak bertan frijitu.

- Platerera zerbitzatu eta piperbeltz puntua eman.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena