Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txistorra eta patata pintxoa
15:08
Osagaiak
  • --Txistorra
  • --Patata bat
  • --Pikillo piperrak
  • --Berakatz-atal bat
  • --Oliba-olioa
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Jon Txakartegi lekittarra, Comercial Urdaki enpresakoa.

NOLA EGIN?

- Baratxuria zuritu eta xehatu.

- Pikillo piperrak baratxuriarekin salteatu.

- Gatz puntua eman.

- Patatak zuritu eta mandolinarekin fin moztu eta ur hotzetan sartu.

- Patata xerrak ur hotzetan sartu eta pare bat minutuz utzi. Ondoren, patatak lehortu.

- Txistorra zatitu eta patatarekin bildu txotx baten laguntzaz.

- Ondoren, olio berotan frijitu.

- Pikillo piperrak irabiatu.

- Platerera zerbitzatu eta eskata gatzarekin gozatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena