Errezetak bigarren platerak
Gonbidatua: Donostiako Zumeltzegi jatetxeko Fernando Gorostidi eta Iñigo Latierro.
NOLA EGIN?
Oporto saltsa egiteko:
- Tipula xehatu eta sueztitu.
- Azukrea gehitu eta karamelizatzen utzi.
- Oporto ardoa erantsi eta murrizten utzi.
- Ondoren, birrindu egingo dugu eta mahats pasak gehitu.
- Bestetik, tipula xehatu eta zartagin batean sueztitu.
- Piper berdeak, azenarioa eta porrua ere zatitu eta zartaginean frijitu. Gatz puntua eman.
- Patatak panadera erara egiteko:
- Patatak xerratan zatitu eta zartaginean sueztitu, tipula, azenarioa, piper berdea eta porruarekin batera.
- Azpizuna plantxan markatu bi minutuz.
- Foiea zartaginean markatu.
Amaitzeko platerera zerbitzatu:
-Lehenengo patatak jarri eta gainean azpizuna jarri.
- Foiea azpizunaren gainean jarri eta oporto saltsa eta barazki frijituekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa