Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Bilboko Goxue dendako Fernan Garcia.
NOLA EGIN?
- Legatzari burua kendu eta egosten jarri.
- Beste zatia erditik zatitu eta hezurra kendu.
- Azala eta arantzak ere kendu.
- Legatz garbia tako txikietan zatitu.
- Legatz takoei arrautza osoa eta ogi birrindua gehitu eta ondo nahastu.
- Perrexila xehatu eta erantsi. Dena ondo nahastu.
- Gatz puntua eman eta bolatxoak egin.
- Legatz bolatxoak frijitu.
- Legatz burua egosita dagoenean, saltsa iragazi.
- Kazola batean, olio berotan baratxuria gorritu eta ondoren irina erantsi.
- Pixkanaka, saltsa gehitzen joan eta gatz puntua eman.
- Legatz bolatxo frijituak saltsa berdera gehitu eta sueztitu 15 minutuz.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa