Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Perretxiko, urdaiazpiko eta gazta cachopoa
21:57
Osagaiak
  • --Txahal xerrak, 2
  • --Kardu perretxikoak, sei
  • --Urdaiazpiko xerrak, lau
  • --Cabrales gazta pusketa bat
  • --Gatza
  • --Irina, arrautza eta ogi-birrindua, frijitzeko
  • --Oliba olioa
  • Lagungarri bezala:
  • --Patata
  • --Letxuga hosto batzuk
  • --Tomatea
  • --Ozpin-olioa
  • --Gatza
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Patatak bastoi formarekin moztu. Patatari oinarri bat egin zatitu aurretik, eta errazago moztuko ditugu.

- Ondoren, olio berotan patatak frijitu.

- Bestetik, perretxikoak zatitu eta baratxuriarekin batera salteatu.

- Xerra lautu.

- Urdaiazpikoa, perretxikoak eta gazta-xaflekin xerraren gainean jarri eta bildu.

- Gatza eta piperbeltz puntua eman.

- Lehenbizi irinetik pasa, ondoren arrautzatik eta amaitzeko ogi birrindutik.

- Eta zartaginean frijitu.

- Aurretik egositako patatak, olio berotan sartu azken gorritua emateko.

- Platerera zerbitzatzera besterik ez zaigu falta!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena