Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Gorka Gereño, sukaldari makrobiotiko eta saioko kolaboratzailea.
NOLA EGIN?
- Algak uretan beratzen jarri, 10-15 minutuz.
- Pomeloari zukua atera.
- Edukiontzi batean zapoa jarri, eta olioa, gatza eta pomelo-zukua gaineratuko diogu.
- Labean sartu 20 minutuz, 180 gradutan.
- Lekak 'juliana' erara moztuko ditugu
- Bitartean, ura irakiten jarriko dugu eta lekak bertan egosiko ditugu.
- Egosketa eteteko ur hotzera pasako ditugu.
- Algak biguntzen direnean 10 minutuz egosiko ditugu.
- Zartagin batean olioa berotzen jarri eta ondoren, lekak eta algak salteatuko ditugu. Gatza botako diogu baina kontuan hartuta algak badutela gatz nahikoa.
- Zapoa labetik aterako dugu, eta zapo zatiak saltsatik bananduko ditugu.
- Fruitu lehorrak gehituko dizkiogu saltsari eta baita ozpin puntu bat. Dena ondo birrinduko dugu.
- Platerera zerbitzatzea besterik ez zaigu falta; lehenengoz lekak eta algak jarriko ditugu, zapo zatiak gaineratuko dizkiogu eta pomeloarekin apainduko dugu.
- Amaitzeko gainetik egindako saltsa botako diogu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa