Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
- Txahal xerrei gatza bota, eta lehenengo irinetik eta ondoren ogi birrinduetatik pasa. Eta frijitzen jarri.
- Baratxuria eta tipula txikitu eta zartaginean salda gehituz erregosten jarri.
- Azenario pare bat txikitu eta zartaginera gehitu. Koilaraka bat irin gehitu loditzeko eta erregosi. Ondoren, ardo kikara gehitu.
- Salteatutako barazkiak xerrei gehitu eta salda gehitu estali arte eta egosten jarri.
Lagungarria egiteko:
- Patatak eta azenarioak egosi eta moztu. Zartaginera baratxuria bota eta egositako barazkiak gehitu. Perrexila bota eta salteatu.
- Platerean dugula, gurina bota gainetik eta labera sartu 'grill' moduan bost bat minutuz.
- Bukatzeko, xerrak platerera atera eta labean gorritutako barazkiekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa