Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Legatza barazkiekin papillotean
08:24
Osagaiak
  • -Legatza, 300 g
  • -Tipula bat
  • -6 barrengorri
  • -Kuiatxo txiki bat
  • -Porru bat
  • -Azenario bat
  • -Wakame alga, 2 tira
  • -2 ezkai adar
  • -Oliba olioa
  • -Soja saltsa
  • -Gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 6-8 euro

Kaloriak: 190 Kcal

GONBIDATUA:

Aritz Urdanpilleta kirol dietista.

NOLA EGIN:

-Tipula laurdenetan zatitu eta oliba olioarekin eta soja saltsa tanta batzuekin pixka bat erregosi.

-Wakame algak uretan beratu.

-Kuiatxoa, porrua eta azenarioa makiltxoetan ebaki eta barrengorriak erdibitu.

-Aluminiozko paper bat ireki eta gainean barazkiak jarri. Barazkien gainean, arraina jarri eta gatz pixka batekin ondu. Olio zorrotada bat gainetik bota eta ezkaia bota. Aluminio paperarekin poltsatxo bat egin eta ondo itxi, lurruna atera ez dadin.

-Labeko erretilu batean jarri eta labean erre 220ºra 10 minutuz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena