Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Lupia eta pisto milorria
12:31
Osagaiak
  • -Sardinak, 500 g
  • -Tipulina, 100 g
  • -Kuiatxoa, 100 g
  • -Piper berdea, 50 g
  • -Tomate bat
  • -2 berakatz agin
  • -Gatza eta azukrea
  • -Oliba olioa
  • -Modena ozpina
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 3-5 euro

Kaloriak: 224

GONBIDATUA:

Naia Alzola

NOLA EGIN:

-Zartagin bat sutan jarri, oliba olio zorrotada bat eta berakatz ale txikitu batekin. Tipula txikitua gehitu eta 5 minutuz sueztitu. Piper berde txikitua gehitu eta beste 5 minutuz sueztitu. Kuiatxoa laukietan zatitu eta aurreko barazkiei gehitu. Bukatzeko, tomatea zuritu, haziak kendu, zatitu eta lapikora gehitu. Dena ondo nahasi eta erregosten utzi. Gatza eta azukrearekin ondu, gustura.

-Lupia garbitu eta bi xerrak atera. Lapiko batean, barazkiekin eta arrain hezurrekin arrain salda edo fumet bat egin.

-Lapiko berean, iragazki bat jarri eta bertan, saldak botatzen duen lurrinarekin, xerrak egingo ditugu. Tapa jarri, eta 5 bat minutuz utzi. Eginda daudeean, labeko erretilu batera atera eta modena ozpina eta gatzarekin ondu.

-Zartagin batean, oliba olio zorrotada bat bota eta berakatz aleak salteatu. Errefritoa xerren gainetik bota.

-Platerean, pistoa eta lupia xerrak tartekatu, milorri bat osatuz. Bukatzeko, ozpin-olio apur batekin ondu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena