Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Poke (Hawaiiko plater tipikoa)
Osagaiak
  • - Hegaluzea, 250g
  • - Berakatz ale bat
  • - Tipulin erdi
  • - Jengibre freskoa
  • - Soja saltsa, 50g
  • - Sesamo olioa, 10g
  • - Sriracha saltsa edo bestela, tabasko saltsa
Prestaketa

Zailtasuna: Oso erraza

Kostua: 3-6 euro

Kaloriak: 250 kcal

GONBIDATUA:

Ibon Oregi

NOLA EGIN:

- Garrantzitsua da hegaluzea oso freskoa izatea. Hegaluzea laukitxotan zatitu eta katilu batean jarri.

- Tipulina ere laukitxotan ere berakatz txiki-txiki eginda, hegaluzeari gehitu.

- Jengibrea zuritu eta hegaluzearen gainean arraspatu. Sesamo olioa, soja saltsa eta tabaskoa gainetik bota eta ondo nahastu. Hozkailuan ordubete eduki eta hotza jan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena