Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Mozzarela gaztaz betetako arroz bolatxoak, patata purearekin
Osagaiak
  • - Arroza, 150 gr
  • - Ura, 400 gr
  • - Mozzalera gazta, 50 gr
  • - Gazta birrindua, 25 gr
  • - Mahaspasak, 25 gr
  • - Tipula erdi bat
  • - Arrautza bat
  • - Ogi birrindua
  • - Oliba olioa
  • Patata purea egiteko:
  • - Patata, 300 gr
  • - Esne gaingabetua, 150 gr
  • - Oliba olioa, 25 gr
  • - Curry pixka bat
  • - Gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 1-3 euro

Kaloriak: 461 kcal

GONBIDATUA:

Aritz Urdanpilleta

NOLA EGIN:

- Tipula ongi txikitu eta lapiko batean jarriko dugu sueztitzen, olio pixka batekin. Gorritzen hasten denean, gehitu arroza, erregosi dena pixka bat eta gehitu ur beroa. Bota gatza eta utzi arroza egiten, 18 minutuz.

- Arroza eginda dagoenean, sutatik atera, gehitu mahaspasak, gazta birrindu eta bota olio zurrusta bat, eta ondoren, ongi nahasi. Utzi hozten.

- Hozten denean, egin bolatxoak, eta sartu mozzarela pusketa bat haietako bakoitzari. Arrautzatan eta ogi birrindutan pasatu eta gero, oliotan frijituko ditugu.

- Purea egiteko, patatak zuritu, moztu eta jarri egosten lapiko batean.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena