Errezetak bigarren platerak
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 5-8 euro
Kaloriak: 215 kcal
GONBIDATUA:
Aitor Lopez Rekarte
NOLA EGIN:
- Garbitu bieirak eta korala atera.
- Zartagin batean berakatz ale bat ondo txikituta gorritzen jarri. Dantzan hastean,tipulatx xehetua bota. Egindakoan, bieiraren koralak eta ardo zuria gehitu, ardoa murrizten utzi eta gero ura bota. Sutatik atera eta estalita infuzionatzen utzi. Birrindu eta gorde.
- Zartagin batean berakatz ale bat oliba olio apur batekin jarri eta bertan barrengorriak salteatu, laurdenetan zatituta.Erdi eginda daudenean, bieirak gehitu eta pare bat buelta eman.
- Zartagin bero batean zapoaren alde bat ondo gorritu eta labeko erretilu baten jarri, bieirekin batera. Labean eduki 200º C 8-10 min.
- Eginda dagoenean, zapoa barrengorri eta bieira ohe baten gainean zerbitzatu, koral saltsarekin lagunduta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa