Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Antxoa piruletak kurry saltsarekin
Osagaiak
  • - Antxoak, 150 g
  • - 2 moldeko ogi xerra
  • - Piper berde erdi bat
  • - Piper gorri erdi bat
  • - Cherry tomateak, 25 g
  • - Arrautza bat
  • - Sesamoa, 75 g
  • - Perrexila
  • - Kurry saltsa
  • - Olioa eta gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 3-5 euro

Kaloriak: 510 kcal

GONBIDATUAK:

Zuri sorgina eta Tor magoa (Sorgintxulo)

NOLA EGIN:

- Bi piperrak olioz ondu eta labean erre, 30-40 min 200º c. atera, zuritu, luzetara zatitu eta gorde.

- Sardinei hezurrak kendu eta xerrak atera.

- Moldeko ogia, arrabola batez eta irin pixka batez lagunduta luzatu. ogi xerraren izkin batean, cherry tomate ilara bat jarri, gero piper berde ilara bat, gero sardina eta bukatzeko, piper gorri ilara bat. Gaztu dena eta gero txerry tomateen aldetik hasita bildu, zilindro bat eginez. Film plastikoarekin bildu eta hozkailuan sartu 2 ordu, ongi trinkotu dadin.

- Hozkailutik atera, plastikoa kendu eta arrautza irabiatutik pasatu. Hortik, sesamo haziak eta perrexila dituen plater batean pasatu eta zartaginean olio tanta batekin pixka bat frijitu, sesamo haziak ondo itsasteko.

- Sutatik atera, zentimetro bateko xerratan zatitu zilindroa eta xerra bakoitzari brotxeta bat sartu, forma gal ez dezan. Bukatzeko, piruleta bakoitza zartaginean buelta eta buelta pasatu.

- Curry saltsarekin lagunduta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena