Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Alberjinia kuskusarekin eta barazkiekin betea
Osagaiak
  • - Alberjinia
  • - Tipula
  • - Tomatea
  • - Piper berdea
  • - Azenarioa
  • - Gazta
  • - Tomate saltsa
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1-4 euro

Kaloriak: 545 kcal

GONBIDTUA:

Ane Miren

NOLA EGIN:

- Alberjinia erdibitu eta barrukoa kendu. Gatza eta olio pixka bat bota eta labean sartu 5 minutuz.

- Kuskusa egiteko ura irakiten jarri ( orokorrean, kuskus katilu bat erabiliko badugu, ura katilu bat eta erdi behar du).

- Barazkiak zatitu eta erregosi: lehenbizi tipula zati txikitan egin, ondoren azenarioa eta gero piper berdea. Erdi eginda daudenean, alberjinia gehitu eta bost minutu gehiagoz sutan utzi.

- Barazkiak eginda daudenean, kuskusa bota eta erregosten utzi apur batean. Ondoren berotzen eduki dugun ura bota, lapikoa sutik kendu eta tapatu, 10 minututan.

- Tomatea laukitan zatitu eta lapikora bota, gatz apur batekin. Dena ongi nahastu.

- Labetik alberjiniak atera eta kuskusarekin bete.Gazta gainetik bota eta labean beste bost minutuz gehitu.

- Platerean jartzean,inguruan tomatea saltsa bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena