Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Zailtasuna: Normala
Kostua: 0,6-2 euro
Kaloriak: 320 kcal
GONBIDATUA:
Silvana Huegun dietista
NOLA EGIN:
Txitxiroak beratzen jarri, eta ongi egosi, ur askorekin. Ongi xukatu.
Tipula txikitu, eta sueztitzen jarri.
Ontzi batean, txitxirioak sardexka batekin txikituko ditugu, eta bertara, tipula erregosia, baratxuri txikitua, perrexila, arto almidoia eta soja saltsa txorrotada bat gehituko dizkiogu. Ongi nahastu, eta gero ogi birrindua gehituko diogu pixkanaka, behar ahala, masa leuna baina lan egiteko erraza lortu arte. Hozkailuan eduki ordu erdi.
Saltsa egiteko, barazkiak txikitu eta sueztitzen jarriko ditugu olio pixkatekin.
Erdi eginda daudenean (10 min.), piper hautsa gehituko diogu, eta dena ongi nahastu. Gero irin pixkat botako diogu, nahastu, eta bukatzeko tomate saltsa eta salda gehituko dizkiogu. Utzi dena 10-20 minutu irakiten.
Txitxirioen orea hartu, eta harekin bolatxoak egin. Ogi birrindutik pasa, eta olio berotan frijitu.
Saltsa birrindu, eta bertan sartu albondigak. Utzi 10 minutu irakiten.
Nahi dugun goarnizioa jarri diezaiokegu, patata frijituak, barrengorriak, ilarrak....
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa