Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Lumagorria onddo eta foiearekin betea
Osagaiak
  • -Lumagorri hezurgabetua, 1200 g (hezurrak gorde)
  • -Onddo salteatuak, 100 g
  • -Foie zatitua
  • -Brandya
  • -Gatza
  • -Moldeko ogia
  • -Esne-gaina
  • -Arrautza bat
  • -Tipula
  • -Azenarioa
  • -Porrua
  • -Baratxuria
  • -Hegazti salda
  • -Tomate frijitua
  • -Oliba-olioa
Prestaketa

Hasteko, lumagorri hezurrak oliotan gorritu. Barazki guztiak zatitu eta aurrekoari gehitu, guztia erregosi.

Barazkiei koñaka eta tomate frijitua gehitu eta dena saldaz estali.

Esne-gaina eta arrautza nahastu eta oilasko bular txikituari gehitu. Nahaste hau lumagorria betetzeko erabili.

Bi albal orri zabaldu eta bertan brandya eta gatza bota. Lumagorri betea bertan jarri eta onddoak eta etxean egindako foie zatiak gainean ipini. Guztia bildu.

Lumagorria labeko plaka batean jarri, barazki salda gainean ipini eta labean utzi (45 minutu 180 gradutan).

Labetik atera eta lumagorria hozten utzi. Bitartean, saltsa txinotik pasatu eta sutan murriztu.

Osagai guztiak platereratu eta mahaspasekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena