Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Legatz-kokotea baratxuri frijituarekin eta txirlekin
Osagaiak
  • -Legatz baten kokotea
  • -100 g txirla
  • -5 baratxuri-atal
  • -Gatza
  • -Oliba-olioa
  • -Perrexil xehetua
  • -Ezpeletako piper-hautsa
  • -Pipermina
Prestaketa

Hasteko, kokotea garbitu. Nahi izanez gero, hezurrak eta begiak kendu. Mintz beltza kentzeko, sukaldeko paperarekin igurtzi.

Labea 180 graduan berotu. Kokotea labeko erretilu batean zabaldu, gatza eta olio apur bat bota. Aluminiozko paperarekin estali eta labean sartu.

Baratxuria zuritu.

Kokotea labetik atera eta ozpin zorrotada bat bota. Olio berotan, baratxuria, pipermina eta txirlak sueztitu. Txirlak irekitzen direnean, perrexila gehitu eta dena legatzaren gainean zabaldu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena