Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Hasteko, Txahal masailak oliotan gorritu.
Barazkiak (tipula eta azenarioa) ondo txikitu eta txahal masailei gehitu. Gainetik ardo beltza bota, ura gehitu eta guztia sueztitu.
Txahal masaila gorrituta dugunean, xerretan moztu.
Betegarria:
Zartagin batean, baratxuriak gurinarekin gorritu.
Zizak eta barrengorriak juliana eran ebaki eta baratxuriei gehitu.
Zartagin berera irina eta esnea gehitu eta guztia nahastu ondo egin arte.
Xerra bi bata bestearen gainean jarri eta ziza eta barrengorriz egindako nahasturarekin bete.
Foie zatia zartaginean gorritu eta xerren gainean jarri.
Barazki eta ardoarekin egindako saltsa gainetik bota. Amaitzeko, gainetik gatz pixka bat bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa