Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Konfitatutako arkumea barazki tajimarekin
Osagaiak
  • -Arkume-besoa, 1
  • -Olioa
  • -Baratxuria, 1 buru
  • -Erramua
  • TAJIMA:
  • -Tipula, 1
  • -Azenarioa, 1
  • -Piper berdea, 1
  • -Barrengorriak, 6 ale
  • -Arbendolak, 30 g
  • -Limoia, ½
  • -Baratxuria, 1 ale
  • -Perrexila, 1 sorta
  • -Currya
  • -Kuminoa
  • -Oliba-olioa
Prestaketa

Hasteko, arkume zatia bat, baratxuria eta erramua ontzi batean jarri.  Ekilore olio ugari bota, labean sartu eta su bajuan konfitatu.

Barazkiak juliana eran ebaki eta oliotan sueztitu.

Baratxuria, arbendolak, limoi zatiak, perrexila, currya eta kuminoa edukiontzi batean jarri. Currya, kuminoa ura eta gatza gehitu eta batidorarekin birrindu. Batidorarekin egindako saltsa hau barazkiei gehitu.

Barazkiak platerean jarri eta gainean konfitatutako arkume zatiak gehitu. Gainetik perrexila eta gatza lodia bota.

Aurkezterakoan dotore gelditzea nahi baduzu, molde bat erabili dezakezu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena