Errezetak bigarren platerak
Txikitu tipula dado txikitan. Jarri ura irakiten kazola batean, bota olio pixka bat eta tipula txikitua, eta irakiten hasten denean, gehitu ilarrak eta irakin 5 minutuz. Iragazi eta geroko gorde. Zuritu gari-zainzuriak, ebaki muturrak eta jarri egosten, ilarrak bezalaxe (tipularik gabe, kasu honetan). 3 minutu nahikoak dira. Ondoren, iragazi eta gorde geroko.
Kazola batean, jarri irakiten esne-gaina, gehitu ilarrak eta gari-zainzuriak, eta irakin guztia 3 minutuz. Txikitu eta iragazi, eta bota gatza eta piperra.
Txikitu eta jarri biguntzen tipulatxak eta baratxuria gurinarekin. Ondoren, bota gatza, espeziak eta egosi pare bat minutuz. Gehitu esne-gaina eta kendu surtatik. Irabiatu jogurta eta gehitu. Nahasi ongi guztia.
Atera krabarrokaren trontzoak, bota gatza eta markatu plantxan; lehenik, azalaren aldetik, eta gero, bestetik. Egin labean 7 minutuan eta jarri osagaiak platerean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa