Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Itsaskiz betetako legatza amerikar saltsarekin
25:58
Osagaiak
  • 10-12 Lagunentzako osagaiak:
  • -Legatza, 2.5-3 kg
  • -Ganbak, ¼ kg
  • -Zigalatxoak, ¼ kg
  • -Txirlak, ½ kg
  • -Otarrainxka egosiak, 10
  • -Ardo zuria, gurina, gatza eta piperbeltza
  • Amerikar saltsa egiteko osagaiak:
  • -Tomate heldua, 1 kg
  • -Fumeta, 1 l
  • -Oliba-olioa
  • -Gurina, 100 g
  • -Irina, 100 g
  • -Tipula, ½
  • -Porruak, 2
  • -Brandya, 1 edalontzikada
  • -Zigala- eta ganba-buruak
  • -Baratxuri-aleak, 3
  • -Piper berdea, 1
  • -Ardo zuria, edalontzikada bat
Prestaketa

    Garbitu legatza, eta zabaldu erditik, liburu itxuran.

    Jarri kazola bat sutan, ura, gatza eta ardo zuri zurrusta bat botata.

    Egosi segundo batzuetan zigala eta ganba zurituak, eta gorde azalak geroko. Kendu sutatik, eta ur horretan bertan, egin txirlak. Ireki ahala atera uretatik.

    Egosketa urean, egin fumeta hezurrak erabiliz. Gorde geroko, amerikar saltsa egiteko.

    Ondu legatza gatzaz eta piperraz, eta ipini gurin-dado batzuk, baita zigalak, ganbak eta txirlak ere.

    Itxi legatza, eta josi sabelaldetik.

    Jarri laberako plaka batean, trontzoa gora begira duela, eta egin labean 220 graduan, 20 bat minutuz.

    Egiten denean, atera eta jarri otarrainxkak trontzoan sartuta.

    Bota amerikar saltsa gainetik.

    • Whatsapp
    • Whatsapp
    • Bidali
  1. EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena