Errezetak bigarren platerak
Zangarra prestatzeko:
Garbitu zangarra, bota gatza eta ontziratu hutsean, egosteko erabil daitekeen poltsa batean, gurinarekin eta saltsarekin. Egosi hamabi orduz 65 graduan.
Ardo beltzaren saltsa egiteko:
Txikitu barazkiak julianan, eta jarri hezurrekin batera laberako azpil batean. Sartu labean, 200 graduan, harik eta ongi gorritu arte.
Urritu ardo beltza erdira. Jarri ura, ardoa, barazkiak eta hezurrak batera, eta jarri urritzen su eztian, bolumen erdia eduki arte. Iragazi salda, eta loditu xantanoarekin.
Patata purea egiteko:
Zuritu eta puskatu patatak. Jarri ur eta gatzetan egosten, 30 bat minutuz. Ongi egositakoan, kendu ura. Kazola batean, gehitu gurina eta esne-gaina, eta utzi egosten su txikian bost minutuz. Txikitu irabiagailuaz, pure krematsua lortu arte.
Atera zangarra labeko azpil batera, eta igurtzi ardo beltzez. Sartu labean bost minutuz, eta errepikatu gauza bera lau edo bost aldiz, glasatu distiratsua lortu arte.
Zerbitzatu osorik, pureaz eta ardo beltzaren saltsaz lagunduta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa