Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Hasteko, txikitu julianan piper berdea, gorria eta tipula, eta ebaki baratxuria xerratan. Kazola batean, sueztitu guztia, harik eta bigundu arte. Ondu gatzaz eta piperraz.
Beste kazola batean, bigundu oliotan tipula txikitua, piper berdea eta baratxuria. Sueztitu guztia eta gehitu tomatea zatikatuta. Utzi guztia su geldian egiten, pixkanaka-pixkanaka. Bota gatza eta piperra, eta gehitu azukre pixka bat, tomateak izan dezakeen garraztasuna kentzeko.
Pasatu tomatea eskuzko puregailu batetik (robota edo beso elektrikoa erabiliz gero, tomateak kolorea galtzen du).
Bakailao-trontzoak irinetan pasatuko ditugu, eta bi aldeetatik egingo dugu bakoitza oliotan zartaginean. Gehiegizko koipea kendu, eta tomatea gehituko diogu, erabat egin dadin.
Bakailao-trontzoa platerera aterako dugu, eta tomate-saltsa botako diogu. Piperrada osoa tapatuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa