Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Marinatuak eta gatzetan onduak
19:51
Osagaiak
  • Txitxarroa, atuna, marinatuak (ozpin zuria, gatza eta bikarbonatoa) eta onduak (azukrea eta gatza)
Prestaketa

Jakiak marinatzeko zein ontzeko, lehen baldintza produktua kalitatezkoa izatea da.  Arrainik fresko, distiratsu, gogor eta trinkoena aukeratu behar dugu. Ahalik eta denbora gutxien igaro dadila, arraina harrapatu eta geure eskuetara iritsi arte.

Marinatzeko:

-         Arrainari tripak eta odol-hondarrak kendu. Trontzoak atera, eta azala kendu (antxoari izan ezik). Ur-izotzetan sartu, eta hantxe eduki ordu erdian. Horrela, arrainari odola kenduko diogu, eta ez da hain iluna geratuko.

-         Trontzoak atera, eta zapi batez lehortu.

-         Gatza bota, eta ozpin, gatz eta bikarbonatotan sartuko dugu. Hor edukiko ditugu 16 orduan.

-         Denbora hori pasatutakoan, ozpinetatik atera, eta lehortu egingo ditugu oihal batekin.

-         Sartu trontzoak oliotan baratxuri txikituarekin eta perrexilarekin.

Ontzeko:

-         Arraina garbitu, trontzoak aterako dizkiogu, eta zuritu egingo dugu.

-         % 50 gatzez eta % 50 azukrez osatutako nahasketa prestatuko dugu.

-         Arraina azpil batean jarriko dugu, eta nahasketa gehituko diogu geruzaka.

-         Hozkailuan edukiko dugu 24 orduan; horren ondoren, gatza kendu eta zatiak uretan pasatuko ditugu.

-         Azkenik, hozkailuan edukiko dugu ontzi batean olioz estalita, dela osorik, dela zatituta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena