Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txahal-masailak onddo saltsan
16:03
Osagaiak
  • Txahal-masailak, tipulak, piper berdeak, azenarioak, olioa, onddoak, irina, salda eta koñaka
Prestaketa

Lehenik, garbitu txahal-masailak, eta zatitu. Bestalde, txikitu tipula, piper berdea eta azenarioa.

Kazola batean, jarri frijitzen su bizian txahal-masailak, aurrez gatza botata eta irinetan pasatuta.

Sueztitu zati guztiak, eta utzi azpil batean. Horren ondoren, gehitu olioa, tipula txikitua, piper berdea eta azenarioa. Utzi sueztitzen 20 bat minutuan, eta gehitu onddoak zatikatuta. Beste 5 bat minutuz sueztitu, eta garreztatu. Jarraian, gehitu salda eta utzi irakiten 10 bat minutuan. Ondoren, xehatu. Kazola batean, jarri txahal-masailak eta gehitu saltsa. Probatu gatzean ondo dagoen, eta irakin 2 orduz su motelean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena