Errezetak bigarren platerak
Hasteko marmelada egingo dugu. Horretarako, oliba pixka batean, tipula frijitu eta gatz pixka bat bota behar da. Kolorea hartutakoan, ozpin pitin bat eta Pedro Ximenez zurrusta bat bota. Azukrez estali, eta egiten utzi, poliki-poliki. Noizean behin, nahasi.
Gero, zartagin batean, oliba-oliotan tipula eta errege-sagarra frijitu, xehe-xehe eginda. Ondoren, Pedro Ximenez zurrusta bat bota, eta Baztango gasna xehatuarekin loditu. Gero, dena hozten utzi.
Bestetik, ireki uso-bularrak, egindako betegarria sartu, eta foie-xerra mehe bat jarri behar da. Jarraian, bularra itxi, eta lotu. Su bizian jarri eta bi aldeetatik frijitu. Denari, gatza eta piper-hautsa bota eta azkenik soka kendu usoari.
Bukatzeko, tipula-marmelada oinarrian jarri, eta gainean, uso-bular beteak ezarri. Apaintzeko, sesamo-tostadak jar ditzakegu, eta gainean, foie-xerra bat.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa