Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Tripakiak eta muturrak, bizkaitar saltsarekin
17:38
Osagaiak
  • Tripakiak
  • Muturrak
  • Azenarioa
  • Tipula
  • Berakatza
  • Piper txorizeroa
  • Zopako ogia
  • Cayennea
  • Egilea: Joseba Bergara
  • Jatetxea: Chalcha jatetxea, Eibar
Prestaketa

Hasteko, tripakiak eta muturrak egosi behar dira. Hiru aldiz egosiko dira, aldi bakoitzean ura aldatuta, betiere hotzetik hasi eta irakin arte. Gero, barazkiekin egosten jarri behar da, hiru ordutan zehar. Beste alde batetik, tipula eta berakatza erregosi behar dira cayennearekin.

Bestetik, piper txorizeroak ere 3 aldiz egosi, tripakiak eta muturrak bezala, eta haragia atera. Gero, tipulari piper txorizeroa bota behar zaio eta zopako ogia, eta tripakiak eta muturrak egosteko erabilitako ur pixka bat. Dena irakin eta birrindu beharra dago.

Azkenik, egindako saltsa tripaki eta muturrekin nahastu, eta egosten utzi behar da beste ordubetez gutxienez. Gero egindakoa platerean jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena