Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Hasteko itsas-zapoari hezurraren albo bietatik ebakia egingo diogu eta oliotan bustita plantxan egingo dugu. Kolore gorria hartzen duenean, buelta eman eta estali.
Bestetik, patatak egosi eta azkenerako gordeko ditugu.
Ondoren, zartagin batean, baratxuri-atalak gorritu oliotan, eta geroko gorde katilu batean. Katiluko olioa hoztutakoan, limoi- eta sagardo-ozpin pixka bat gehituko ditugu.
Jarraian, itsas-zapoa egindakoan, azpil batean jarriko dugu; eta ondoren, patata egosiak azpilaren alde batean jarri, itsas zapoaren ondoan. Segidan, cayenne biak bota.
Amaitzeko, katiluko olioa, limoi eta ozpinarekin nahastu, eta guztiari gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa