Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Hasteko, arrautza ronerrean egosi behar da 45 minutuz 65ºC gradutan eta gero hozkailuan gorde.
Haragi salda egiteko, osagai guztiak lapiko batean ur hotzarekin jarri. Tipula, arretik uztaitan zatitu eta plantxan alde bietatik erre. Gero, irakinarazi eta 7 egun irakiten eduki oso su motelean eta ura gehitu lurrintzen den heinean. 7 egunak psatutakoan, egun batetik bestera hozten utzi eta oso astiro iragaziko dugu. Beste egun bat hozkailuan hozten edukiko dugu gainean koipea solidotu dadin; horrela, iragazki txinatar batekin koipe guztia kendu ahal iznago diogu eta erabat garbi eta garden geratuko da. Zerbitzatzeko orduan, gatza puntuan jarri eta arto-irinarekin lodituko dugu, nahi dugun lodiera eman arte. Oso bero zerbitzatu.
Patata krema egiteko osagai hauek erabili behar dira: patata kraskatuak, esne-gain likidoa, esnea, gurina, gatz fina, piperbeltz zuri ehoa , arto-irina, ezkata gatza, arrautzak, Ondasi (hegaluze lehor-hautsa) eta arto-ogi txigorkiak. Ontzi batean patata kraskatua jarri, erdia urez eta erdia esne-gain likidoz estali, eta gatza eta piperbeltz zuri ehoa bota. Oso su motelean irakin, patata bigundu arte. Ondoren, Thermomixetik pasatu eta ongailuak puntuan jarri. Azkenik, Maria bainuan utzi film paperarekin estalita.
Platereratzeko, plater sakon baten barrenean krema jarriko dugu eta gainean arrautza. Gainetik salda botako diogu arrautza estali gabe. Aurrautzari ezkata gatza botako diogu. Alboetan, ogi txigorki frijituak eta urdaiazpiko makilatxoak jarriko dizkiogu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa