Errezetak bigarren platerak
Bisigua garbitu, eta ebaki bat egingo diogu buruan, gero errazago irekitzeko. Bisigua gatzatu, eta olio pixka batez igurtziko dugu eskuarekin. Ondoren, plantxan egingo dugu bi aldeetatik. Gero, azpil batean jarri eta labean sartuko dugu 20 minutuz 220 graduan. Bisigua atera eta ireki egingo dugu, erdiko hezurra kentzeko. Zartagin batean oliba-olioa berotzen jarri, bisiguari gainetik ozpina bota eta baratxuria botako dugu oliotara, txiki-txiki eginda. Kolorea hartzen duenean, pipermina eta perrexila gehituko dizkiogu, eta bisiguari botako dizkiogu gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa