Errezetak bigarren platerak
Amerikar saltsa egiteko: barazkiak ebakiko ditugu brunoise eran (dado txikitan), eta oliotan biguntzen jarriko ditugu eltze batean. Barazkiak egiten direnean, ardoa eta koñaka bota, eta errealdi bat emango diegu. Beste eltze batean, fumeta egiten hasiko gara, litro bat ur erabiliz. Aurrez bigundu eta sueztitutako barazkiei arroza, ganba-azalak eta tomatea gehituko dizkiegu. Hori guztia fumetera botako dugu. 30 edo 40 minutuan utziko dugu irakiten, eta iragazki txinatarretik pasatuko dugu gero. Saltsari behar adina gatz botako diogu.
Amerikar saltsa amaitutakoan: Zapoari gatza bota, eta irinetan pasatuko dugu. Ondoren, kazolara gehituko dugu. Zapoari buelta ematen diogunean, txirlak gehituko dizkiogu, bai eta zigala ere, erditik ebakita.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa