Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txahal-masailak ardo beltzetan errege-sagar errearekin
Osagaiak
  • Txahal-masailak - 200-250 gr (pertsonako)
  • Porru bat
  • Baratxuri ale bat
  • Azenario bat
  • Ereinotz orri erdi
  • Ardo beltza - basokada bat
  • Haragi salda - 2 basokada
  • Aranpasak - 2
  • Errege-sagar bat
  • Azukrea - koilarakadatxo bat
  • Gurina
  • Calvados zorrotada txiki bat
Prestaketa

Eltze batean olio zorrotada bat botako dugu. Barazkiak dado irregularretan zatitu eta eltzera sartuko ditugu. Su bizian jarri, ereinotza eta aranak gehitu, eta dena salteatuko dugu. Gorritu egin behar da, baina erre gabe. Aparte,  masailak irineztatu eta zartagin  batean jarriko ditugu. Gorritzen direnean, barazkiei gehituko dizkiegu. Ardoa bota eta 5 minutuan urritzen edukiko ditugu. Ondoren, haragi-salda bota eta beste ordu bete inguru edukiko ditugu su motelean. Masailak bigundu direnean, atera eta saltsa iragazki txinatarretik pasatuko dugu. Saltsa arin geratzen bazaigu, arto-irin pixka batekin lodituko dugu. Platereratu aurretik, gatzik behar duen ikusiko dugu.

Beste alde batetik, sagarra zuritu, mutxikina kendu eta laberako ontzi batean jarriko dugu. Gurina, Calvados txorrotada bat eta azukrea bota eta labeansartuko dugu, 180 gradutan, 15 bat minutuz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena