Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Club Ranero bakailaoa, tipula kurruskarirekin eta ziazerba frijituarekin
13:12
Osagaiak
  • Bakailaoa - 250 g
  • Oliba-olioa
  • 2 tipula gozo
  • Piper berde bat
  • Baratxuria - 4 ale
  • Tomate heldu bat
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • 2 ziazerba hosto
Prestaketa

Bakailoa pil-pilean eta geroko gorde. Zartagin batean baratxuria jarriko dugu eta oliba-olio zorrotada batekin gorritzen utziko dugu. Epeltzen utzi. Baratxuriak erretiratuko ditugu eta  tipula eta piperra juliana erara gehituko dugu. Gatz eta piperbeltz pixka bat bota. Erne gatzarekin, bakailaoa bestela ere gazia da-eta. Guztia oso su leunean biguntzen utziko dugu, 15 edo20 minututan. Azkenik, tomatea zuritu, haziak kendu eta barazkiei gehituko diegu.

Etengabe eragin 10 minututan, eta Thermomixen puntuan jarriko dugu. Saltsa hori bakailaoari gehituko diogu.

Tipula frijituko dugu irin pixka batekin. Paper xurgatzaile batera erretiratuko dugu.

Ziazerba hostoak su bizian frijituko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena