Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Berdel tartarra, lima, soja eta wasabidun ozpin-oliotan, soja eta banbu kimuekin
Osagaiak
  • Berdel-solomoak, oso garbiak - 2
  • Soja - 70 g
  • Banbu-zati bat
  • Limoiak - 2
  • Oliba-olio birjina
  • Soja likidoa
  • Wasabi apur bat
Prestaketa

Brunoise eran ebakiko ditugu berdel-solomoak, hezurrik utzi gabe.

Katilu batean jarri, eta osagai hauek gehituko ditugu: soja-kimuak, banbua txikituta, limoi-zukua, oliba-olio birjina eta soja likidoa.

Beratzen utziko dugu 20 minutuan.

Plater batera atera, eta apaindu egingo dugu nahieran.

Ondoren, soja-saltsa limoi-zukuarekin eta oliba-olio birjinarekin nahastu, eta gainetik botako diogu, bai eta wasabi pitin bat ere.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena