Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Kantauriko antxoa frijitua piperradarekin
Osagaiak
  • Antxoak - 1 kg
  • Piper berdea - 4
  • Tipula handiak - 2
  • Baratxuria - 5 ale
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Irina
  • Perrexila
Prestaketa

Piper berdeak eta tipulak juliana erara moztuko ditugu eta baratxuri aleak ere xafla finetan moztu. Lapiko zabal bat sutan jarriko dugu oliba olio txorrotada on batekin, eta bertara botako ditugu moztutako piper, tipula eta baratxuriak. Gatz pittin bat bota eta su motelean eduki 30 bat minutuz nohiz behinka mugituz.

Bitartean antxoak garbituko ditugu, tripa eta burua kenduaz.

Sukaldeko paperaz lagunduz ondo lehortu eta gatza botako diegu. Irina plater batean jarri eta antxoak bertatik banan bana pasatuko ditugu. Irinetatik pasa ahala, antxoak suabe astinduko ditugu irin soberakina kentzeko.

Zartagin bat oliba olio txorrotada batekin sutan berotzen jarriko dugu. Ondo beroa dagoenean antxoak gutxinaka bertan frijituko ditugu.

Frijitu ostean piperrak prestatuta dauzkagun lapikoan sartuko ditugu. Bukatzeko perrexila moztu eta lapikora bota. Prest daukagu mahaira ateratzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena