Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Bildots solomoa bere zukuan barazkitxoz beteta
Osagaiak
  • Bildots saiheskia
  • 4 azenario
  • 2 porru
  • 4 tipula
  • Kuiatxo bat
  • Lekak - 200 g
  • Pedro Ximenez ardo gozoa - 500 ml
Prestaketa

Bildots hezurgabetu, okela liburu forman ireki eta aparte utziko dugu. Hezurrak, tipula, 2 azerario eta porrua labean jarriko ditugu, 45 minutuz  250ºC-tan. Txigortzen direnean, lapiko batean sartu, ardoa bota, urez estali eta 45 minutuz egosiko ditugu. Iragazi eta salda arto irinarekin lodituko dugu.

Beste alde batetik, kuaitxo, azenario eta lekekin makilatxoak egingo ditugu. Lapiko batean ura gatz apur batekin jarri eta bertan makilak egosiko ditugu baina oso gutxi.

Bildots okela hartu eta barazkiekin beteko dugu eta, okela bilduaz, biribilki bat egingo dugu. Aluminiozko paperarekin tutu bat egin eta labean jarriko dugu, 30 minutuz 200ºC-tan. Atera eta hozkailuan hozten utziko dugu. Hotz-hotz dagoenean, aluminiozko papera kendu eta xerratan zatituko dugu. Xerrak plantxatik pasatuko ditugu kolore gorri polita emateko. Platereratzean, saltsa botako dugu gainetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena