Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Haragi bolak saltsan
Osagaiak
  • Haragi txikitua - 800 g
  • Tipula - 1/2
  • Arrautza - 1
  • Ogi mamia
  • Esne pixka bat
  • Gatza
  • Saltsaren osagaiak:
  • Tipula - 1
  • Baratxuriak - buru bat
  • Hezur puska bat
  • Haragi salda
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Frijitzeko osagaiak:
  • Olio fina
  • Irina
  • Arrautzak
  • Egilea: Izaskun Olano
  • Jatetxea: Bartzelona jatetxea (Legorreta)
Prestaketa

Lehenik eta behin tipula brunoise erara (txiki-txiki) zatituko dugu. Ondoren, plater batean arrautza irabiatuko dugu eta beste ontzi batean esnea eta ogi mamia jarriko ditugu. Dena prest dagoenean, haragi txikituarekin nahastuko dugu eta gatza gaineratuko diogu.

Haragi-bolak egingo ditugu, irinetatik pasa eta zartaginean frijituko ditugu.

Saltsa egiteko, sutan jarriko ditugu tipula takotan, baratxuri burua, olioa eta hezur puska. Kolore pixka bat hartzen duenean, haragi salda gaineratuko diogu eta irakiten utziko dugu ordubetez. Iragazki txinatarretik pasata eta hozten utziko dugu. Hoztutakoan gaineko koipea kenduko diogu, kazola batean jarriko dugu eta haragi-bolak gehituko dizkiogu. Hornigai modura, patata dado batzuk eta ilarrak gehituko ditugu.

5-7 minutuz irakiten eduki eta prest dago jateko.

Errezeta hau lau pertsonentzako da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena