Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Banana eta txokolate bizkotxoa
Osagaiak
  • - Banana bat
  • - Azukrea, 100g
  • - Irina, 100g
  • - 2 arrautza
  • - Oliba olioa, 50g
  • - Jogurt natural bat
  • - Legamia, 4g
  • - Txokolate beltza, 150g
Prestaketa

GONBIDATUA:

Fernando Arkarazo

NOLA EGIN:

- Arrautzak eta azukrea katilu batean jarriko ditugu eta hagaxka batekin ondo harrotuko ditugu.

- Banana zuritu, sardexka batekin ongi zanpatu eta arrautza harrotuekin nahastu. Gero, oliba olioa eta jogurta gehitu eta ongi nahastu berriro.

- Irina eta legamia nahastu eta aurreko oreari pixkanaka gehitu, poliki-poliki nahasten dugun bitartean. Labeko erretilu batean orea jarri eta labean erre 20 bat min 180º C.

- Eginda dagoenean, txokolatea maria bainuan urtu eta zerbitzatu txokolate beroa gainetik bota diogula.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena