Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Turroi biscuita
Osagaiak
  • - 100 g turroi bigun
  • - 2 gorringo eta 2 zuringo
  • - 150 ml esnegain
  • - 30 ml ur
  • - 75 g azukre
  • - 100 g txokolate beltz

Bideoak (1)

Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 2-4 euro

Kaloriak: 530 kcal

GONBIDATUA:

Jabier Agirre

NOLA EGIN:

- Almibarra egin ura eta azukrea nahastuz (hari fin puntua eman)

- Gorringoak nahastu, eta poliki-poliki gehitu almibarra.

- Zuringoak harrotu ,eta gorringoekin nahastu poliki-poliki.

- Nahastu esnegaina eta turroia txikituta, eta harrotu pixkat.

- Nahastu bi oreak, eta izozkailuan sartu pudding molde batean.

- Desegin txokolate beltza maria bainuan. Atera biskuita izozkailutik, eta zerbitzatu, txokolate beroarekin lagunduta..

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena