Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Tiramisua
Osagaiak
  • Aparra:
  • -Mascarpone gazta, 250 g
  • -Gorringoak, 3
  • -Esne-gaina, 200 g
  • -Azukrea, 3 koilarakada
  • -Esnea, 100 g
  • Oinarria:
  • -Papereko bizkotxoak, 8
  • -Kafea, 1
  • -Amaretto-likorea, 1 txorrotada
  • -Azukre txikia, 1 koilarakada
  • -Kakaoa

Bideoak (1)

Prestaketa

Hasteko, bizkotxoak amaretto-likore eta kafetan busti.

Arrautza gorringoak eta azukrea ontzi batean jarri eta maria bainuan harrotu.

Mascarpone gazta, esnea eta esne-gaina nahastu ontzi batean eta aurretik harrotutako gorringoekin bat egin.

Guzti hau sifoian sartu eta hozkailuan hozten utzi. Hotz dagoenean, siforiari presioa sartu.

Kopa edo edalontzi batean geruza ezberdinak sortzen joan, krema eta bizkotxoa txandakatuz.

Apaintzeko, tiramisuaren gainean bizkotxo zati bat eta kakaoa apur bat bota.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena