Errezetak azkenburukoak edo postreak
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Hasteko, gailetak ondo birrindu eta gurina lapiko batean urtu. Biak ondo nahastu, hondarraren ehundura lortu arte.
Nahasketa honekin moldearen beheko geruza bete eta krema egiten dugun bitartean hozkailuan gorde.
Gelatina orriak uretan urtzen utzi.
Gazta freskoa, azukrea eta esnegaina ontzi batean nahastu.
Aurreko nahasketari gelatina urtua gehitu eta guztia harrotu, hasieran mantsoago irabiatu dena ondo nahasteko eta indarra eta abiadura handitzen joan. Sukaldariak irabiatzeko makinarekin egiten du pauso hau, baina eskuz ere egin dezakezu.
Gailetaren gainean bota gazta-krema, moldea betez. Hozkailuan gogortzen utzi.
Hozkailutik ateratzen dugunean, ahabi mermelada pixka bat bota gainetik eta gozatu!
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa