Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Labean egindako gazta tarta
10:32
Osagaiak
  • - Esne-gaina, 300 g
  • - Arrautzak, 4
  • - Philadelphia gazta, 150 g
  • - Azukrea, 150 g
  • Fruitu gorrizko marmelada
  • - Fruitu gorriak, 250 g
  • - Azukrea, 125 g
  • Oinarria egiteko:
  • - Gurina, 125 g
  • - Maria gailetak, 1/2 pakete
Prestaketa

PRESTAKETA:

Lehenengo, egin oinarria; horretarako, gurina desegin, gailetak txikitu eta dena elkartu. Laberako moldean jarri, eta hozkailura sartu gutxienez bi orduan. Bestalde, esne-gaina, Philadelphia gazta, azukrea eta arrautzak nahastu, eta gaileta-oinarriaren gainean bota. Labean erregosi 180 graduan, 35 minutuz. Hozten utzi eta moldetik atera.  Gainean, fruitu gorrien marmelada jarri. Horretarako, fruitu gorriak eta azukrea sutan eduki 45 minutuan, loditu daitezen.

AURKEZPENA:

Tarta zati bat moztu eta fruitu gorrien marmeladaz estali. Ondoren, izozki batekin lagundu eta platera apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena