Errezetak azkenburukoak edo postreak
Bideoak (1)
Lehenik, gazta tarta egiteko oinarria prestatuko dugu. Horretarako, gaileta guztiak txikitu, eta gurin urtua gehituko diegu. Hori eginda, nahasketa homogeneoa lortuko dugu.
Orea aukeratutako moldera botako dugu (aldez aurretik zilarrezko paperez tapatuta) eta oinarria erabat estaltzen saiatuko gara.
Sartu oinarria hozkailuan, ongi hoztu eta trinkotu dadin. Bien bitartean, gazta-tartaren gainerakoa egingo dugu.
Lehenik, gelatina-orriak eta limoi-zukua urtuko ditugu maria bainuan.
Beste ontzi batean, gazta freskoa, azukrea eta limoi-birrindura nahasiko ditugu. Irabiatu osagaiak, harik eta krema mehe eta homogeneoa lortu arte.
Sartu hozkailuan berriz ere, hiru orduz gutxienez.
Gainetik apaingarri moduan marmelada botako diogu eta gainetik, nahi izanez gero, marrubiak jarriko dizkiogu eta txokolate hautsa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa