Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Etxeko petit suisseak
Osagaiak
  • - Igurzteko gazta, 200 g
  • - Harrotzeko esne-gaina, 200 ml
  • - Azukrea, 100 g
  • - Marrubizko gelatina edo nahi dugun zaporetakoa, 1 zorro
  • - Esnea, 500 ml (osoa, erdigaingabetua edo gaingabetua)

Bideoak (1)

Prestaketa

Lehendabizi, jarri esnea berotzen ontzi batean, eta gehitu gelatina. Nahasi ongi, urtu arte. Segidan, atera sutatik eta gehitu gazta, esne-gaina eta azukrea. Ondoren, nahasi irabiagailuarekin edo eskuz.  Berriz ere sutan jarriko dugu, eta eragin egurrezko edo silikonazko koilara batez, itsats ez dadin.

Esnea ongi berotzen denean, sutatik aterako dugu eta aurrez prestatuta ditugun edalontzietara botako dugu. Ondoren, utzi hozten.

Azkenik, hozten direnean, estali aluminiozko paperaz, goiko geruza lehor ez dadin. Sartu hozkailuan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena