Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Gazta urdin krematsua Idiazabal gaztaren teilarekin
14:26
Osagaiak
  • 100 g Philadelphia gazta, 100 g gazta urdin (frantsesa), 200 g esne-gain, 80 g azukrea, gelatina-orri bat, fruitu gorrien eta marrubi irabiatuaren nahasketa, arbendol-gaileta apurtua, ardi-gaztaren malutak eta mugurdi liofilizatuaren hautsa,Idiazabalgo gaztaren teila egiteko Idiazabalgo gazta eta azukrea
Prestaketa

Philadelphia gazta eta gazta urdina urtuko ditugu esne-gain pixka batekin. Esne-gainaren gainerakoa harrotu egingo dugu azukrearekin batera. Horri gaztaren nahasketa gehituko diogu, eta azkenik, gelatinak (utzi hozten hozkailuan).

Idiazabalgo gaztaren teila egiteko, birringailua behar dugu, bai eta erretilu itsasgaitza ere. Zerrendak egingo ditugu, eta azukrea botako diegu gainetik eta sartu labean 180 graduan, 5 minutuz.

Gazta-malutak egiteko, birrinduta utziko dugu gazta erretilu batean. Lehortu egingo dugu 99 graduan, eta mugurdi-hautsarekin nahasiko gero.

Gazta krematsua: Aurkezteko, fruitu gorriak jarriko ditugu oinarrian; haren gainean, gazta krematsua, gaileta txikitua, malutak mugurdiarekin, eta azkenik, goienean, Idiazabal gaztaren teila.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena