Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Gazta-flana
13:57
Osagaiak
  • Igurzteko gazta, 240 g ( Philadelphia), 3 arrautza, esne kondentsatua, ura, esnea eta karamelu urtua

Bideoak (1)

Prestaketa

Lehenik, karamelua egin, eta moldera botako dugu. Gero, esnea, esne kondentsatua, eta gazta (Philadelhia) eta ura  botako ditugu ontzi  batera. Ontzia sutan jarriko dugu, eta etengabe eragingo diogu hagatxo batzuekin, erre ez dadin. Ondo nahasita eta bero dagoela ikusten dugunean, irakin gabe, surtatik aterako dugu.

Bol batean, ahalik ondoen irabiatuko ditugu arrautzak, eta aurreko nahasketa arrautzetara botako dugu. Ongi nahasi, eta irabiatu egingo dugu moldean. Moldea azpil batean jarriko dugu maria bainuan, eta labean sartuko dugu ordubetez 165 graduan, gutxi gorabehera. Labetik atera, eta hozten utziko dugu hozkailuan 24 orduz.

Moldetik atera, eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena