Errezetak azkenburukoak edo postreak
Bideoak (1)
Hasteko, esnea, kanela eta azukrea irakiten jarriko ditugu ontzi batean. Bestalde, arrautzak irabiatuko ditugu, eta aparte utzitako esne pixka batekin nahasiko dugu. Esneak irakiten duenean, arrautzen nahasketa gehituko diogu. Molde batean, aurrez karameluz igurtzitakoan, ogi-xerrak sartuko ditugu, harik eta moldea bete arte. Arrautzekin eta esnearekin prestatutakoa gainetik botako diogu.
Moldea maria bainuan jarriko dugu, eta labean sartuko 180º C-an, 40 minutuz. Budina denbora bukatzean labetik atera eta hozten utziko dugu.
Aurkezteko, plater batean natilla pixka bat zabalduko dugu, eta gainean budin-xerra bat jarriko. Esne-gain, toffee eta kanela-hauts pixka batekin aurkeztuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa