Errezetak azkenburukoak edo postreak
Hasteko, bol batean, jarri pikuak ronez estalita. Bitartean, zuringoak harrotu elur-puntua lortu arte, azukre pixka batekin, bai eta esne-gaina ere, azukre pixka batekin. Bestetik, esne-gaina eta arrautza-zuringoak nahasi, espatula batekin. Gero, pikuak txiki-txiki egin behar dira, eta aurreko nahasketarekin nahasi, poliki-poliki. Erabilitako moldeetan, karamelua egin, eta bertan jarri behar da biskuita. Jarraian, hozkailuan eduki, bizpahiru orduan. Bitartean, laranja-zukua berotzen jarri, eta txokolate beltza bertan urtu behar da.
Azkenik, txokolate beltza oinarrian jarri, eta gainean biskuita jarri behar da. Bukatzeko, arbendol txigortuarekin apaindu egindakoa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa