Errezetak azkenburukoak edo postreak
Bideoak (1)
Foie grasa egiteko, ahate gibelari gatza, piperbeltz zuria eta brandya gehitu behar zaio, eta egun batetik bestera ur eta izotzetan edukiko dugu. Hurrengo egunean, labea 65ºC-tara berotu eta bertan ahate urina urtuko dugu. Ondoren, gibela sartu eta 7 minutu egosiko dugu. Buelta eman eta beste 7 minutu egosiko dugu gibela. Gero, atera eta zainak kenduko dizkiogu. Bestetik, erruloak egin aluminiozko paperean bilduta eta egun batetik bestera hozkailuan hozten utzi.
Bestetik, sagar purea egiteko osagaiak hauexek dira: Golden sagarra, azukrea, erromeroa eta ura. Sagarra Juliana erara zatitu eta beste osagai guztiekin eltze batean sartu behar da, tapa jarri eta ordu erdiz oso su motelean egosi, sagarrak ez du kolore askorik hartu behar. Amaitzean, sutatik kendu, erromeroa atera, Thermomixetik pasatu eta hozkailuan gorde.
Ziape karamelua egiteko osagaiak hauek behar dira: azukrea, ura, Jerezeko ozpina, ziape aleak, ogi xerra txigortuak. Ziapea egiteko karamelu argi bat egin azukrearekn eta urarekin. Su paretik kendu, Modenako ozpin apur bat eta ura gehitu eta berriz ere sutan jarri. Gero, ziape aleak sartu eta hozten utziko dugu. Hotza dagoenean, biberoi batean sartu eta giro tenperaturan utzi.
Muntaketarako, bi foie zati ebaki eta bata bestearen gainean jarri platerean. Gainetik ziapearekin zig-zag erako marrazkiak egin eta sagar purea albo batean jarri, malko formarekin. Ogi txigorturekin lagundu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa