Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Brioche-ogi torrada karamelatuak, gazta freskozko izokiarekin
9:53
Osagaiak
  • Brioche-ogia
  • Esne-gain likidoa
  • Esnea
  • Arrautzak
  • Azukrea
  • Ron zuria
  • Egilea: Beñat Ormaetxea
  • Jatetxea: Jauregibarria jatetxea, Zornotza
Prestaketa

Bezperan, brioche ogia zortzi xerratan zatitu eta beratzen jarriko dugu. Aparte, arrautzak eta azukrea nahastuko ditugu. Gero, esnea eta esne-gaina irakin eta aurreko nahasketari gehitu behar da.    Egindakoa hozten utzi eta bertan ogia beratzen sartuko dugu 2 ordutik 3 ordura bueltak emanez, ogiak nahasketa ondo xurgatu dezan.  Hurrengo egunean karamelu argi bat egingo dugu azukre, ur eta gurinarekin eta ogi zatiak bertan frijituko ditugu. Hozkailuan gorde mahaira atera bitartean.

Pastel-krema (esnea, arto-irina, azukrea, arrautza gorringoak, gurina, banilla zotza, gatza eta almendra ehoa) ere bezperan egin behar da, hotz-hotza eta pausatua egon dadin. Horretarako, esnea banilla eta gatzarekin irakiten jarriko dugu. Jarraian, arto-irina gehitu eta oso su eztian 8 minutu irakiten eduki. Gurina, arrautza gorringoa eta azukrea gehitu, eta berriz irakinaraziko diogu. Ontzi batean hozten utziko dugu film paperarekin estalita, zepa egin ez dakion. Hotza dagoenean, almendra ehoa gehituko diogu.

Bestetik, izozkia egiteko, osagai guztiak (Gazta fresko ekologikoa, arrautzak, azukrea, esne-gain likidoa) Thermomixean nahastu eta izozkailuan gorde.

Azkenik, platereratzeko, torrada labean berotu, platerean jarri eta goialdean krema jarri. Azukrea gehitu eta sopletearekin karamelatuko dugu.. Amaitzeko, alboan izozkia jarri.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena